Renfek 6.800 plaza gehiago eskainiko ditu Altsasuko Nafarroa Oinezera joateko

foto adif

Renfek trenak jarriko ditu Iruñea, Donostia eta Gasteiztik. bi hamarkada baino gehiago dira euskararen aldeko ekitaldietan Renfe presente dagoela

Datorren urriaren 21ean Altsasun Nafarroa Oinez 2018 izango dela eta, Renfek Distantzia Ertaineko tren bereziak jarriko ditu, Nafarroako Ikastolen jaian parte hartu nahi duten guztien joan-etorria errazteko. Garraio arloko dispositibo honen ondorioz, programazio bereziko 6.800 plaza eskainiko dira.

Renferen errefortzuko operatiboan trenak jarriko ditu Iruñea, Donostia eta Gasteiztik. Renfek 1.200 plazako tren bat programatuko du Irun (8:26) eta Donostiatik Altsasura eta Lezo-Rentería, Pasaia, Hernani Centro, Andoain Centro, Billabona-Zizurkil, Tolosa, Ordizia, Beasain, Zumarraga eta Legazpin geratuko da. Altsasura Gasteiztik doazen tren bereziko bidaiariak (9:52) Altsasuko geltokian jaitsiko dira, ez Apeaderoan, egin ohi den bezala.

Trenak Tuteratik eta Iruñetik

Tutera eta Iruñetik Altsasura dauden ohiko trenez gain, Renfek bi zerbitzu gehigarri jarri ditu irteera gehiagorekin: Tuteratik 7:28an irtengo da eta Iruñetik 8:55ean eta 10:45ean.

Nafarroa Oinez amaitutakoan itzultzeko, Renfek alderantzizko norabidea egiteko operatiboa jarri du Irun/Donostia, Gasteiz eta Iruñea/Tuterara 17:22an hasi eta 19:25era arte. Denek joaneko ibilbidean egindako geraldi berdinak egingo dituzte.

Renfe eta euskara

Bi hamarkada baino gehiago dira euskararen aldeko ekitaldietan Renfe presente dagoela. Aurten, beste urteetan bezala, Renfek euskararen hedapenari lagundu nahi izan dio eta tren-zerbitzu berezia jarri du horrelako ekitaldiak egiten diren herrietara jendea gerturatzeko.

Azken urteetan Renfe lankidetzan aritu da Ibilaldia, Kilometroak eta Araba Euskaraz izan denean ere, ekitaldiaren tokian geltokia dagoen kasu guztietan.

Casa Ostiz

Recibe las noticias más importantes por whatsapp

Sé el primero en comentar

Deja una Respuesta

Su dirección de correo electrónico no será publicada.


*


Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.