Nafarroako Gobernuko Justiziako Zuzendaritza Nagusiak indarkeria matxistaren biktimak artatzeko murrizketak daudela gezurtatu du

PSIMAErekin sinatutako kontratua, indarrean dagoena, 2017ko otsailaren 1ekoa da

Gaur, tokiko komunikabide batean argitaratu da genero-indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren biktimak eta erasotzaileak artatzeko ustezko murrizketak egingo direla ekitaldian geratzen den denboraldian; hori dela-eta, Nafarroako Gobernuko Justiziako Zuzendaritza Nagusiak zehaztu nahi du 2017ko otsailaren 1ean sinatu zutela kontratua, larrialdiko laguntza psikologikorako, delituen zuzeneko eta zeharkako biktimei arreta terapeutikoa eskaintzeko eta familia-eremuko erasotzaileekin banako eta taldeko terapietarako programa lantzeko, hori guztia PSIMAE enpresarekin (Psikologia Juridikoaren eta Auzitegiko Psikologiaren Institutua).

2017ko ekitaldirako sinatutako kontratazioak, urtero luzatzeko aukera zuenak eta gehienez ere 4 urtera bitarte, urteko 350.000 euroko aurrekontua zuen orduan (2015 eta 2016 ekitaldietan baino 30.000 € gehiago), eta 2018rako 375.000 eurora gehitu zen. Kopuru bera aurreikusten da 2019rako Aurrekontuen Aurreproiektuan.

Egia da aurten gehitu egin direla biktimentzako zein erasotzaileentzako arretak, batez ere erasotzaileei dagokienean, askatasunaz gabetzeko zigorraren lekuan ordezko neurriak betetzea eskatu delako epai judizialetan, edota Espetxeek egindako eskaerak medio; biktimei dagokienez, berriz, Epaitegietatik eta bestelako operadore Juridikoetatik, hots, Osasun Mentala, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eta Haur eta Gazteen Zentroa bezalakoak, gaiak desbideratu dituztelako edota indarkeria matxistaren kasuak gehitu egin direlako. Egoera horien guztien ondorioz, horiei aurre egiteko aurrekontu-partida igo beharra gertatu da.

Era horretan, Justiziako Zuzendari Nagusiak 2017ko urriaren 25ean emandako 252/2017 Ebazpenaren bidez, aurtengo 2018 urterako kontratua luzatu zen, gehienez 350.000 euroko gastuarekin, BEZ sartu gabe.

Gaur egun, 2019ko ekitaldirako kontratuaren luzapena egiten ari da, 375.000 euroren truke; hau da, gehienez baimendutako zenbatekoa kontratazio hori eraentzen duten Baldintza Administratibo Partikularren Pleguan ezarritakoaren arabera.

Gainera, pasa den irailean, Justiziako Zuzendaritza Nagusia Psikologia Juridikoko eta Auzitegiko Psikologiako Institutuko arduradunekin bildu zen, eta ekitaldi horretarako 25.000 euroko igoeraren berri eman eta jada hasitako terapiak etetea ez dela komeni adierazi zitzaien, baizik eta denboran zehar apur bat gehiago zabaltzea, ahalik eta biktima eta erasotzaile kopuru handiena artatzearren.

Orain arte, PSIMAEk terapiako asteko saioetara deitzen ditu biktimak eta erasotzaileak, eta hitzorduak hamabost egunetik behin ematea proposatu da, biktima edo erasotzaile bakar bat ere artatu gabe ez uzteagatik.

Bestalde, enpresa esleipendunari jakinarazi zitzaion iraupen luzeko (urte 1 edo 2 urte baino gehiago) gaixoen kasuak aztertu beharko zirela, Nafarroako Gobernuaren beste baliabide batzuetara (adibidez, Osasun Mentala) bideratzea ebaluatzeko helburuarekin.

Hortaz, ez da egia kasu berriak terapia psikologikora desbideratzeko lanak 2019ra arte eten direnik, ez da egia Hitzarmena 2015ean sinatu zela, eta ez da egia terapiak astebeteko terapia batetik hilabete bateko terapia batera murriztu direnik.

Azkenik, Justiziako Zuzendaritza Nagusiak biktima eta erasotzaileei jakinarazi nahi die beharrezko arreta eskaintzen jarraituko dutela, eta, beraz, lasai egoteko.

Casa Ostiz

Recibe las noticias más importantes por whatsapp

Sé el primero en comentar

Deja una Respuesta

Su dirección de correo electrónico no será publicada.


*


Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.