Nafarroako Gobernuaren balorazioa ETAren adierazpenaren aurrean

Gaur osteguna, 2018ko maiatzaren 3an, ezagutzera eman den ETAren adierazpenaren aurrean, Nafarroako Gobernuak hurrengo gogoetak jakitera eman nahi ditu

Lehenik, ETAren komunikatuak banda terroristaren desegitea adierazten du, desegite aldebakarrekoa eta behin-betikoa, hain zuzenere, gure gizarteak aspalditik eskatu eta esijitu duena. Terrorismok, indarkeriak eta oinazeak markatu duten gure historiaren kapitulu Ilin baten itxieraren aurrean gaude, beraz.

Bigarrenik, ETAk aukera bat galdu du haren jarduera itxi eta onartuz argi eta garbi hark eragindako oinazearen injustizia. ETAk aukera bat galdu du hamarkada hauetan izan duen jarduerari buruzko begirada kritikoa proiektatzeko, eta horrekin batera, erantzun bat emateko biktima guztiei, inongo bereizketarik gabe, izan ere, den-denak bidegabeko indarkeriaren biktimak baitira. Biktimak dira, hain zuzen ere, komunikatu honetan faltan botatzen direnak.

Eta hirugarrenik, ETAk komunikatu honek eskaintzen zion aukera galdu du benetako autokritika sakona egiteko. ETAren bukaerako komunikatuak haren existentzia eta haren jarduera justifikatu nahian jarraitzen du, baina ETAk ez zuen sekulan existitu behar izan, eta sekulan ez zuen inork sinistu behar ideia edo proiektu bat defenditzen ahal zenik indarkeriaren bitartez. ETAren indarkeria terrorista bidegabekoa eta ezin justifikatuzkoa da, eta haren ondorioei erantzuteak lan serio eta sakona eskatuko du, Nafarroako Gobernua egoera berri honetan egiteko prest dagoena, beti ere biktimen eskubidearekiko konpromisotik abiatuta.

Publicidad

Casa Ostiz

Recibe las noticias más importantes por whatsapp

Sé el primero en comentar

Deja una Respuesta

Su dirección de correo electrónico no será publicada.


*


Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.