Ehun lagun inguruk parte hartu dute ‘Eleaniztasuna: bertatik mundura’ jardunaldian

Solana kontseilariak ikastetxeak lantzen ari diren proiektuak partekatzearen garrantzia azpimarratu du

Nafarroako ikastetxeetan hizkuntzen irakaskuntzaren inguruan dauden proiektuak elkarbanatzeko

jardunaldiakegin dituzte gaur Musikaren hirian, Hezkuntza departamentuak antolatuta. Hezkuntza kontseilari Maria Solanak parte hartu du irekieran.

Nola lortu gure ikasleek gaitasuna lortzea hainbat hizkuntzatan, eta nola lortu bertako hizkuntzetatik abiatuta, pertsona eleanitzak? Bi abiapuntu horiek hizpide izan dituzte gaurko saioan, eta euren esperientziak elkarbanatzeko eta kontrastatzeko aukera izan dute Altsasu, Zizur, Buztintxuri, Luzaide, Lizarra, Doña Mayor eta EIBZ ikastetxeek. HUHEZI-Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ahozko hizkuntzaren lanketan aditua den Karmele Perez ikastetxe hizkuntza proiektuen inguruan aritu da saioaren hasieran.

Kontseilariak azpimarratu duenez, hezkuntza departamentuak hainbat jardunaldi, ikastaro eta hitzaldi antolatu ditu aurten gaiak eskatzen duen konplexutasunari erantzun nahian, eta adierazi duenez, gaurko saioa “ahalegin jarraitu horren beste mugarri bat da, oraingoan gainera gure ikastetxeetan garatzen ari diren proiektuak eta esperientziak entzuteko ezagutzera emateko”.

“Hezkuntza departamentuaren nahia da hizkuntzen inguruko kezka etengabea izatea, eta gogoetak etenik ez izatea. Helburua garbi baitugu: gure hizkuntzak errespetatu eta baliatu ez ezik atzerriko hizkuntzetan gaitutako ikasleak lortzea”, gehitu du Solanak.

Gaurko saioan ehun lagun inguruk parte hartu dute, goiz osoan, esperientziak ezagutu eta ideiak elkarbanatzen. Nafarroako hezkuntza sistemak barne hartzen dituen hizkuntza eredu guztietako ikastetxeetako ordezkariak bildu dira lehenengoz.

Comenta

Deja una respuesta

Tu dirección de correo no será publicada.


*


Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.