Egun zoragarria Altsasun, Nafarroa Oinez BIZItzeko

Eguraldia lagun, milaka ikastolazale eta euskaltzale hurbildu dira Iñigo Aritza ikastolari sostengua ematera. Inklusibitatearen erronka nagusia bete da. Helburuak gainditu dira

Iñigo Aritza Ikastolako ordezkariek 2018ko Nafarroa Oinez egunaren oso balorazio ona egin dute. Bikaina izan da eguna, eguraldi ederrarekin, eta jende andana ibilbide osoan
zehar. Euskal kulturaren mota askotako adierazpenez gozateko aukera izan dute Altsasun. Aurreikuspenak bete eta gainditu egin dira.

Ekintza guztiak arrakastatsuak izan dira. Antolatzaileek bereziki Haurren Hiria eta  Erronka nabarmendu nahi izan dituzte.

Era berean, kontuan izanik aurtengo erronka nagusia inklusibitatearen aldeko apustua izan dela, antolatzaileak pozik agertu dira helburuak bete direlako. Helburu horren isla
garbiena izan da inklusibitatearen tailerra.

Iñigo Aritza ikastolak eskerrak eman nahi dizkie gaur eta urte osoan Altsasun auzolanean aritu diren ehunka boluntarioei, eta ikastolaren proiektuari babesa
ematera hurbildu diren ikastolazale eta euskaltzale guztiei.

«Ezin dugu aipatu gabe utzi, egun guztian presente izan dugulako, gaur goizaldean gertatutako ezbeharrak utzi digun samina. Iñigo Aritza Ikastolako ikasle ohi eta komunitateko kide Mikel, zendu egin baita. Hala ere, egunari ahalik eta modurik egokienean aurre egin behar diogula erabaki dugu, zuei euskaldun eta euskalzaleei zor dizuegulako, eta Mikelek eta bere familiak ere hala nahiko zuketelako.»

Publicidad

Casa Ostiz

Recibe las noticias más importantes por whatsapp

Sé el primero en comentar

Deja una Respuesta

Su dirección de correo electrónico no será publicada.


*


Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.