Aritza Ikastolak OINEZ BASOA 2018 inauguratuko du larunbatean Altsasun

Hostozabalak landatu, saguzarrentzako habia-kutxak jarri, Txuspo Poyo artistaren Zuhaitz etxea zaharberritu eta interpretazio kartelak jarriko dira, besteak beste

Inaugurazio ekitaldia Altsasuko Txuspo Poyoren zuhaitz-etxearen inguruan izango da otsailaren 23an, larunbata, 11:30ean. Iñigo Aritza Ikastolak jarraipena eman nahi dio 2008an sortutako proiektuari.

Altsasun, joan den urrian ospatu zen Oinez arrakastatsu eta jendetsuaren ostean, orain OINEZ BASOA 2018 proiektua inauguratzeko unea iritsi da.

Altsasun egingo diren ekintzak

Egingo diren ekintzen artean, Usolarraingo inbentario naturalaren aberastasunari

lagunduko dioten hostozabalak landatuko dira. Saguzarrentzako habia-kutxak edo babeslekuak kokatuko dira, biologo aditu batek adierazitako kokaleku egokietan. Esku- hartze honek balio erantsi bat du, inguru horretan Bechstein espeziea dagoela ikusi baita, eta espezie bitxitzat hartzen da banaketa eremu osoan. Tarteko tamainako kiroptero bat da, basoetan bizi da, hariztiei lotua bereziki. Habia artifizialak kokatzea mesedegarria izan liteke haiek ugaltzeko.

Horretaz gain, Txuspo Poyo artistaren zuhaitz-etxea berrituko da. Bi gelakoetxe moduko bat da, eta Dantzalekuko harizti batean kokatu zen orain dela hamar urte. Egurrezko eraikin bat da ainguratze eta amarratze sistema sortzaileez eta ohiz kanpokoez eutsia. Ez zen iltzerik erabili egitura zuhaitzari eusteko. Zuhaitzetxea instalatu eta hamar urtera, hainbat doikuntza egin behar zaizkio etxea dagoen haritzari, besteak beste zuhaitza inguratzen duten uztaiak egokitu behar dira.

47.000 zuhaitz landatu dira Oinez Basoa sortu zenetik

Oinez Basoa 2008an sortu zen, Nafarroa Oinez ikastolen festak duen eragin ekologikoaz jabetuta. Festa horrek uzten duen arrasto ekologikoa txikiagotzeko helburuarekin, Oinez Basoa sortzea erabaki zen, bai konbentzimenduz bai konpromisoz, festa ospatzen den lekuan ingurumenaren kalitateari dagokion lekuko bat uzteko helburuarekin. Oinez Basoa iraunkortasunari lotutako ekimen bat da, festa iraunkorraren eredu izan nahiduena.

Ekimena abian jarri zenetik, 7 baso sortu dira guztira, Arbizu, Tafalla, Tutera, Zangoza, Baztan, Andosilla-Sartaguda eta Lesakako herrietan. Proiektu honen 10 urteko ibilbidean, arrasto solidarioa sortu du Nafarroa Oinezek: 47.000 zuhaitz landatzea lortu da Nafarroa osoan. Sortutako basoak handitu, aberastu etahezitzailearentzako baliabide pedagogiko bihurtu dira urtezurte.

Casa Ostiz

Recibe las noticias más importantes por whatsapp

Sé el primero en comentar

Deja una Respuesta

Su dirección de correo electrónico no será publicada.


*


Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.