2.018-ko Nafarroa Oinez-en kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu Altsasuko Iñigo Aritza Ikastolak

publicidad

Jon Maia bertsolaria da letra egilea eta Eneko Gartziandia, Hesian taldekoa, musika sortzailea. Bideoklipa berriz, Oier Albizturrek Ikusi bideoklipa ondoko estekan klik eginez: :https://youtu.be/p7lecSAt3bs

Nafarroa Oinez-eko kanta eta bideoklipa aurkeztu dute gaur Iruñean Iñigo Aritza ikastolako arduradunek. BIZI lemapean ospatuko den 2.018-ko edizioak badu dagoeneko soinu eta musika ofiziala.

Aurten inklusibitateari eman nahi zaion lekua eta indarra azpimarratu nahian kantaren hitzek bete betean denen parte hartzea bultzatzea bilatzen dute. Jon Maia, letraren egileak, hasiera hasieratik baietz esan zion Iñigo Aritza ikastolako proposamenari eta honek egin zion planteamenduari. Eta gure ustez, soberan bete du eskatutako erronka.

Horretarako Eneko Gartziandiak, Jon Mortzillok eta ikastolako guraso eta musikari talde batek prestatu zuen musika eta Maiaren esku jarri, honek bere hitzak egokitu ahal izateko.

Jende ugari bideoklipean
Bideoklipari dagokionez Ikastolan auzolanean sortutako lanari esker bideratu da. Oier Albiztur, Ikus-entzunezko komunikazioan diharduen profesionalak hartu zuen ideiari itxura emateko ardura. Berak zuzendu du bideoklipa eta berea izan da muntaia egiteko lana. Aitor Beramendiren laguntza izan du zeregin horretan.

Bertan azaltzen direnak gehien bat ikastolako haur, guraso eta irakasleak dira. Gainera Josefina Arregi klinikako langileak daude, Bokalan biak bat elkartekoak, Ibili, Once eta Eunate elkartekoak eta baita ere hainbat jende ospetsuren “kameoak” , Ezkurdia eta Zabaleta pilotariak edota Fran Urias eta Pello Reparaz abeslariak esaterako…

Kanta eta bideokliparen aurkezpenean aipatutakoaz gain Josu Reparaz, NIE-ko zuzendaria eta Ibai Iriarte, Iñigo Aritza ikastolako zuzendaria izan dira. Azken honek gogoratu nahi izan du, hain zuzen, manifestazio garrantzitsu baten bezperan egiten ari dela aurkezpena, euskararen “inposizioa” salatu nahi duen manifestazioren atarian.

Horren aurrean Iriartek esan du euskara bizirik mantentzea guztion ardura dela eta bihar “ Iruñeko karriketan egongo diren aldarri horien gainetik, guztion eskubideak aldarrikatzen dituen legedi bat eskatu nahi dugula, beste euskararen lege bat ezinbestekoa zaigu, herritarren hizkuntza eskubideak bizitokiaren arabera zapalduko ez dituena”. Horren harira Oinez-aren leloa ekarri du gogora, BIZI, eta modu horretan,
era baikorrean hartu behar dela hizkuntza ere.

Comenta

Deja una respuesta

Tu dirección de correo no será publicada.


*


Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.